XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bañan ezin izan zun uren-indarra menderatu ta bere eriotz-bear-zorian enegana bidaltzen zitun bere begiratu zorrotzak erakutsirik bere mizto pozoitua.

Urak eraman zun bañan alako otzikara bat sartu zitzaidan ene baitan iñoiz aaztuko ez zaitana.

Onelatsu begiratu zion mutillak.

- Zer dezu zuk emen egiterik, Edurne? - latz, esan zion.

- Nere etxean zaude.

Esan bearrean gera, Larreko`k etzekila auxe.

Ba-zekian lesakarra zala bañan ez zein etxetakoa zan ta are ta gutxiago Joxanton`ekin senide egiten zala.

Beraz ikustean arritu ba-zan, zesaionarekin arrituagoa.

Ta gauzok jakitean barruan zerabilzkin kezkak eta naigabeak aunditu baizik ez zitzaizkion egin.

- Zure etxean, beraz? Legeari tarratara egiñik giltzapean artu nautenetakoa!.

- Larreko. Ez dakit zer gertatzen dan, bañan jakin, dizuten maitasunagatik zuzenduko ditutala gauzok - urduritasunaren zimikoak zulatzen asita, esan zion.

- Maite nazunagatik! Ia, ia zure anai Joxanton ez bezelakoa zeran...

- Larreko, ots! Zuk egin kezka-parrastadak biotza zartatzen.

Lengoa nazu.

Ta jakingo det, oraintxe, emen gertatzen dana.

Ta maite zaitudan bezela, ziur zaitezke, joaten utziko zaituztela.

Oñazeturik joan zan neskatxa, egia.

Bañan bere oñazealdian zerbait egingo zulako itxaropenetan.

An gertatzen zana ulerkaitza zeritzaion.

Eziñeko gauza.

Eroaldiren batean egindakoa.

Bañan bera antxen zegoan gauzak zuzentzeko.

Berak ongien ezagutzen zuan.

Ta etxekoa izanik adituko al zioten.

Ixilik eta izkutuan eraman nai zuan maitasuna ere gutxi fia ez azaltzea...

Len bezin kopetillun arkitu zituan gurasoak.

Ama negar jario ez jario; aita ukalondoak mai gañean, eskuak buruan oldozpen garratzetan suntsitua.

- Zuek ez zaudete burutik ondo! - burrundara batean zuzendu zien gurasoei.

- Onik gatxin orain aldean.

Bañan erotzeko zorian.

Ire anaia Joxanton`en gauzak ditun.

Betiko etxekalte.

- Azka zazute bañan zuek! Dijoala, dijoala pakean!.